Alazne naiz
Elkarrekin aldaketa handiak egin ditzakegu. Pentsa, zein nahi duzu gure lehen helburua izatea?
Zure kasuaren berri izateko irrikitan nago!
Gure txikiaren behar fisiologiko eta emozionalak zaintzen ditugunean, atxikimendu seguru bat lortzen dugu. Guzti hau, egunean zehar lortzen dugu; maitasuna eskeiniz, behar duenean lagunduz, bere babesleku izanda, eta ez bakarrik momentu txarretan. ¿Nola ez dugu ba, gauean ere egingo?
Zerbitzuak
Zure beharretara benetan egokitzen den zerbait eskaini nahi dizut.
Zergatik esnatzen da oheratu eta 30-45 minutura?
Zergatik ezin dut sehaskan utzi?
Nola lagundu behar diot nire seme edo alabari gau osoan lo egin dezan?
Galdera hauetakoren bat edo guztiak badituzu, idatzi iezadazu. Ziurtatzen dizut alda ditzakegula.
Zure beharretara benetan egokitzen den zerbait eskaini nahi dizut. Programa batzuk sortu ditut, baina bat bera ere ez bada egokitzen gustatuko litzaizukeenera edo informazioa falta bazaizu, idatz iezadazu eta hitz egingo dugu.
Programa bakoitza behar desberdinak betetzeko diseinatuta dago, adinaren, egoeraren edo helburuen arabera, eta hobekien egokitzen dena aukeratu ahal izango duzu.
Nire lana
Pixka bat gehiago
Haur bakoitza oso desberdina da. Beren izaerak, egoerak, adinak, non lo egiten duten, nola lo hartzen duten... Dena eragiten du, beraz, ezin dut metodo bakarra aplikatu. Aholkulari ziurtatua naiz, baina batez ere, nire esperientziak kasu bakoitzaren ikuspegi holistikoa ematen dit.
Normala da aldaketa bat egiteko zalantzak izatea haurra haserretzeko beldurrez. Baina sinets iezadazu, egiten dugunean, egokitzeko duten gaitasuna harrigarria da, eta opari bat eman diezula sentituko duzu!
Azkenean lo egiten ikusteak zoriontsu egingo zaitu eta une horiek gozatuko dituzu.
Jarri nirekin harremanetan eta hitz egingo dugu!
Arrakasta-istorioak
Iritziak, benetako egia
Bada esaldi bat prozesu bat amaitzen dugunean beti errepikatzen dena; zer pena zu lehenago ez ezagutu izana!
'Eskerrik asko zure denbora, dedikazio eta profesionaltasunagatik. Oso lagundua sentitu naiz prozesu honetan, eta horrek lagundu digu ematen genituen pausoez ziur egoten. Sentitzen dut beharrezko tresnak eman dizkiguzula Iveten loarekin aurrera egin ahal izateko. Benetan, eskerrik asko, asko lagundu diguzu. Ivet, 7 hilabete',
'Ez genuen uste bi ordu jarraian baino gehiago lo egin genezakeenik, esnatze guztietan bularra eman beharrik izan gabe. Elikadura eta lo ordena bat izaten lagundu diguzu, eta orain gure txikia ez da egun osoan haserre egoten. Esan nahi dizugu asko lagundu diozun familia honetako kide izango zarela beti. Pablo, 13 hilabete',
'Eskerrik asko zure hurbiltasunagatik eta hain eroso sentiarazteagatik. Beraren logelarako aldaketa dibertigarri egin duzu, arazorik gabe onartu du. Eman dizkiguzun ordutegi, errutina eta lo ohituren aldaketekin askoz hobeto atseden hartzen lagundu diogu. Mila esker guztiagatik. Irune, 2 urte',
✅ Zure mezua ongi bidali da.
Eskerrik asko! Laster jarriko naiz zurekin harremanetan.
Harremanetarako formularioa
Harremanetarako formularioa
Jarri nirekin harremanetan eta hitz egingo dugu!