Kaixo, Alazne naiz

Elkarrekin aldaketa handiak egin ditzakegu. Pentsa, zein nahi duzu gure lehen helburua izatea?

Jarri harremanetan

¡Zuen egoera ezagutzeko irrikitan nago!

Gure txikiaren behar fisiologiko eta emozionalak zaintzen ditugunean, atxikimendu seguru bat lortzen dugu. Guzti hau, egunean zehar lortzen dugu; maitasuna eskeiniz, behar duenean lagunduz, bere babesleku izanda, eta ez bakarrik momentu txarretan. ¿Nola ez dugu ba, gauean ere egingo? 

 

 

Zerbitzuak

Zergatik ez du nire haurrak lo egiten?

Zergatik esnatzen da oheratu eta 30-45 minutura?

Zergatik ezin dut sehaskan utzi?

Bakarrik jaten edo mugimenduan egiten du lo?

Nola lagundu behar diot nire seme edo alabari gau osoan lo egin dezan?

Bi orduro esnatzen da?

 

Zure beharretara benetan egokitzen den zerbait eskaini nahi dizut, benetan egoera aldatu daiteke.

 

Programa batzuk sortu ditut, baina bat bera ere ez bada egokitzen gustatuko litzaizukeenera edo informazioa falta bazaizu, idatz iezadazu eta hitz egingo dugu.

Programa bakoitza behar desberdinak betetzeko diseinatuta dago, adinaren, egoeraren edo helburuen arabera, eta hobekien egokitzen dena aukeratu ahal izango duzu.

Nire lana

Lan gisa?

Ez dut metodo bakar bat aplikatzen. Nire prestakuntzarekin eta lortutako esperientziarekin, familia bakoitzari bere hazteko estiloarekin bat datorren plan bat eskaintzen diot.

Nire filosofia errespetuan oinarrituta dago, hori baita garrantzitsuena familiek eta haurrek aldaketa handi baterako urratsak egin ahal izateko. 

Askotan ez dugu aldaketarako pausoa ematen, gaizki pasatuko duten beldurrez. Baina nigan fidatu, harrigarria da zein ongi moldatzen diren aldaketetara eta opari bat egin diozula sentituko duzu, benetan.

 

Azkenik lo egiten ikusteak zoriotasuna emago dizu eta une horiek guztiz gozatuko dituzu.

 

Jarri nirekin harremanetan eta hitz egingo dugu!

https://res.cloudinary.com/joseba/image/upload/c_scale,w_480/v1655414468/alazne_website/c55lniivbqf38tyypgfu.jpg

arrakasta-istorioak

Iritziak, benetako egia

Bada esaldi bat prozesu bat amaitzen dugunean beti errepikatzen dena; zer pena zu lehenago ez ezagutu izana!

"Eskerrik asko zure denbora, dedikazio eta profesionaltasunagatik. Oso lagundua sentitu naiz prozesu honetan, eta horrek lagundu digu ematen genituen pausoez ziur egoten. Sentitzen dut beharrezko tresnak eman dizkiguzula Iveten loarekin aurrera egin ahal izateko. Benetan, eskerrik asko, asko lagundu diguzu. Ivet, 7 hilabete"
"Eskerrik asko zure hurbiltasunagatik eta hain eroso sentiarazteagatik. Beraren logelarako aldaketa dibertigarri egin duzu, arazorik gabe onartu du. Eman dizkiguzun ordutegi, errutina eta lo ohituren aldaketekin askoz hobeto atseden hartzen lagundu diogu. Mila esker guztiagatik. Irune, 2 urte"
  • 1*  Nire laguntzarekin, edo zeuk aukeratu, zuen egoerara hobekien egokitzen den zerbitzua. Ordainketa burutu

  • 2*  Zurekin harremanetan jarriko naiz galdetegi bat bidaltzeko eta bideodeia egiteko eguna proposatzeko

  • 3*  Plana, bideodeian azalduko dizut

  • 4*  Hasteko momentua iritsi da!!

Kontaktua

Harremanetarako formularioa

Jarri nirekin harremanetan eta hitz egingo dugu!