Zerbitzuak

Zure beharretara benetan egokitzen den zerbait eskaini nahi dizut.

Programa bakoitza behar desberdinak betetzeko diseinatuta dago, adinaren, egoeraren edo helburuen arabera, eta hobekien egokitzen dena aukeratu ahal izango duzu.

Programa batzuk sortu ditut, baina bat bera ere ez bada egokitzen gustatuko litzaizukeenera edo informazioa falta bazaizu, idatz iezadazu eta hitz egingo dugu.
Jarri harremanetan

Zerbitzuak

Jarraituki lo ez egiteak amatasuna bizitzeko modua aldatzen digu.

Nire lana

Kontsultak

Aukera hau bat etorriko da behar duzunarekin, baldin eta ez baduzu nahi edo ez baduzu uste idatzizko plan zehatz bat behar duzunik. Kasu horretan ez dizut bidaliko lo-plan pertsonalizatu bat, baina gida gisa balioko dizun lo-gida bat bai.

Ordubetez hitz egingo dugu eta zure zalantza guztiak mahai gainean jarriko ditugu. Nik azalduko dizut zer egin dezakezuen pausoz pauso zuen gauak hobetzeko. Boligrafoa eta papera prest izatea gomendatzen dizut, garrantzitsuena idatzi ahal izateko. Bideo-dei honi etekin handiagoa ateratzeko, aldez aurretik galdetegi bat bidaliko dizut, zer gai jorratu nahiko zenituzketen jakiteko eta, oro har, zuen egungo egoerari buruzko informazioa izateko.

Deia egin ondoren, mezu elektroniko bat bidal zeniezadakete, argitu gabe dagoen zalantzaren batekin edo deian hitz egindakoa praktikan jarri ondoren kontsultatu nahiko zenukeen zerbaitekin.

Baldin eta hilabeteko epean laguntza gehiago behar baduzu, aldea ordaindu eta plan oso bat eduki ahal izango duzu.

 
 

 

 

70(BEZa barne)

Lo-plan pertsonalizatua, eta jarraipenarekin

Zure haurtxoak 6 hilabete baino gehiago baditu eta berriro atseden hartzeko beharra baduzu, leher eginda bazaude eta zeure kabuz eramateko adorerik gabe, hauxe da behar duzun plana. 

Zuen kasua xehetasun guztiekin aztertu behar dut, plan pertsonalizatu bat diseinatzeko eta zuen helburuetara ahalik eta gehien egokitzeko. Horretarako, galdetegi bat bidaliko dizuet. Galdera- sortaren erantzuna jaso ondoren, lehenengo kontsulta bat ezarriko dugu, eta horren ondoren plan bat definituko dut, bideo-dei batean azalduko dizuet, partekatu egingo dugu eta azken zertzeladak elkarrekin emango ditugu. Ados bazaudete, dena idatziz bidaliko dizuet eta egun bat finkatuko dugu bideari ekiteko. Prozesu osoan lagunduko dizuet eta egunero jarraipena egingo dut 3 edo 4 astez. Jarraipena posta edo whatsapp bidez egingo da, egunero egongo gara
harremanetan eta behar duzuen guztietan dei bat egingo dugu. Jarraipena amaiturik eta zuen helburuak lortuta, dei bat egingo dugu eta dokumentu bat bidaliko dizuet etorkizuneko egoeretarako jarraibideekin.


Planak barne hartzen ditu:
- Zuen beharrak ezagutzeko aldez aurreko galdetegia.
- bideo-dei bidezko kontsulta, plana azaltzeko
- Idatzizko lo-plan pertsonalizatua zuen familiarentzat.
- Jarraipena 3 do astez, egunero posta elektronikoz edo Whatsapp bidez
- Zalantzak argitzea
- Ondorioak: egingo dugun prozesuaren laburpena, eta etorkizunerako gomendioak jasotzen dituen dokumentu bat bidaltzea.

340(BEZa barne)

Amets plana nirekin baina zuen erritmoan

Zerbitzu hau nire jarraipenarekin eskeitzen dudan planaren antzekoa da. Zuen kasua aztertuko dut, bideodei batean azalduko dizuet eta idatziko plan bat garatuko dut. Desberdintasuna jarraipenean datza.

Batzuetan ez da beharrezkoa egunero-egunero harremanetan egotea eta astean bitan dei bat eginez familia hobeto moldatzen da. Beti egongo naiz zuei laguntzeko prest, hau da, edozein momentutan hitzegin behar baduzue: zuen sentimenduei buruz, galderak, dudak edo beste edozer buruz, hortxe izango nauzue. Kasu honetan ere 3-4 astetan egongo gara elkarrekin aldaketak pixkanaka, txikiak behar duen arabera, aurrera eramateko.

Egoera ondotzat ematen dugunean, azkeneko bideodei bat egingo dugu, etorkizunean gertatu daitezkeen egoerei nola aurre egin eta zuen zalantzak argitzeko.

295(BEZa barne)

Plana zeuen erritmoan

Baina...gogoz bazaude, oraindik ez bazara erabat agortu eta energia pixka bat geratzen bazaizu zure kabuz egiteko; orduan, jarraipenik gabeko plan bat aukera dezakezu.

Kasu horretan ere hasierako galdetegi bat bidaliko dizuet, kasua zehatz-mehatz aztertu ahal izateko. Jasotzean, bideo-dei bat egingo dugu, prozesua zehatz-mehatz azaltzeko, urratsez urrats, eta den-dena idatziz bidaliko dizuet.

Beti izango duzue jarraipena kontratatzeko aukera. Ezin baduzue aurrera egin, blokeatu bazarete, edo agortu bazarete, edo zalantzak badituzue...aukera daukazue dei bat eskatzeko, zaudeten puntutik aurrera prozesua birbideratzeko edo aurrera egiten laguntzeko (25 euro).

Planak barne hartzen ditu:

  • Zuen beharrak ezagutzeko aldez aurreko galdetegia.
  • Ordubeteko kontsulta (aurrez aurrekoa, telefonoz edo zoom bidez), plana azaltzeko.
  • Lo-plana bidaltzea.
  • E-mail bat bidali ahal izango didazue hilabeteko epean, plana abian jartzean sor dakizkizuekeen zalantzekin.
100(BEZa barne)

Talde-topaketak

Egoera pertsonalak bateratuko ditugu, eta lagunduko dizuet ulertzen zer gertatzen den, zergatik gertatzen den eta zer aukera dituzuen. Horrez gain, gure haurtxoarentzako lo-ohitura osasungarriak sortzeko moduari buruz hitz egingo dugu, baita errutinei, lo-leihoei eta ordutegiei buruz ere. Nola aurre egin ez dakizuen egoeraren bat hobetzeko trikimailuak eta jarraibideak emango dizkizuet.

Topaketak dendetan, elkarteetan, haurtzaindegietan, osasun-zentroetan eta abarretan egin daitezke.

Jarri nirekin harremanetan eta hitz egingo dugu!

Espero dut zuk ikaragarri ikastea, eta goza dezazula, eta hona iristean bilatzen zenituen helburuak lortzen laguntzea.

Doako Balorazio Deia

Kontaktua

Harremanetarako formularioa

Jarri nirekin harremanetan eta hitz egingo dugu!